XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.2.1. Elkarte edo sozietate kolektiboak.

Elkarte hauetan bazkide guztiek eta bazkide bakoitzak, denen izenean eta elkarte-izen baten pean, eskubide eta eginbehar berdinetan parte hartzeko, haien buruak behartzen dituzte ados jarriko diren proportzioan.

6.2.2. Elkarte edo sozietate komanditarioak.

Elkarte hauetan, bazkide batek edo batzuek (kapitalistek), kapital bat elkarren artean jartzen dute, elkarteko eginkizunak beste bazkide batzuek (gerenteak edo industriariak) eramaten dituzten bitartean.

Bazkide kapitalistek elkartearen administrazioaren azterketa egiteko eskubidea dute, eta, bakar bakarrik, galerak edo irabaziak izango dituzte, parte hartu duten proportzioan.

Bazkide industrialek elkarte kolektiboek dituzten erantzunkizun berberak dituzte eta elkartea gidatzen eta administratzen dute.